No hay comentarios![]()
Atzo Koldo Mitxelena Gasteizko ikastolak antolaturiko mendiko ihardunaldeetan parte artu nuen. Aste osoan zehar egongo dira konbidatu ezberdinak beraien esperientziak gazteengan hurbiltzen. Dirudienez mendiko aste honekin osatuko dute beste aktibitate oraindik egiteke daudenak. Txalogarria iruditzen zait horrelako ekimenak aurrera eramatea zeren eta horrela berpizten baitzaio gazteari batxutan gordeta dituen dohaiak edo bere eskuan izan zitezkeen interesak eta oraindik azalarazi gabe daudenak.
Mendia nahiz eremu naturalak asko ematen digute gizakia harremanetan jartzen denean mundu horrekin. Gure baloreak indarra berreskuratzen dute eta motibazioa gora dijoa, batez ere gazteentzat. Noski, gehienetan, bizitzan bezela, mendiak eraman gaitzake grinaren eskutik eta hor bai konpromisua azalaraziko digu. Baina grina gutxi edo askorekin artuta, mendia beti izaten da eskuzabalik jendearekin. Oso leku aproposa da ere konpartitzeko elkarri eta gaztearen pertsonalitatea lantzeko.
Publicado el 04/03/2010 por Alberto Zerain.
No hay comentarios